2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

SAIO TEORIKORAKO LAN TALDEA

Aste honetan, osteguna 13, aurkezpen bat egin behar izango dugu. Hori betetzeko zenbait testu irakurri, horiei buruzko notak hartu, 5 hitz gako eta azkenik, klasean aurkezteko poster bat egin behar dugu. Niri egokitutako testua, "¿SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN - SOCIEDAD DEL CONOCMIENTO?. La educación como mediadora." deitzen da eta bertan gaur egun informazioak duen eragina dela eta, sortu den gizartea eta eskolak horren aurrean egin behar duenari buruz hitz egiten da.

Testua irakurri ostean, hauek dira ateratako notak eta 5 hitz gakoak:
  • Hitz gakoak:
- Informazioa
- Teknologia berriak
- Adimena
- Hezkuntza
- Gogoetak

  • Notak:
Gaur egun teknologia berriak aldaketa estrukturalak egin ditu eta bertan informazioa ezaugarri nagusia da.
70 hamarkadan hasi zen “informazioaren gizartea”
Gaur egun gizartearen kezka nagusia hezkuntzarekin, osasunarekin, informazioarekin, aisialdiarekin, ingurumenarekin.. lotutako ondasunekin lotuta dago
Informazioa izateak autoritatea, abantailak, nagusitasuna.. ematen du.
Informazio eta komunikazioaren teknologiak ekonomian eragin handia dute
eta beraz, informazioa merkatuaren egoeraren arabera baldintzatuta egoten da.
Eskola hezkuntza multimediaren eskaerari erantzun behar dio honako helburu
hauek beteko dituzten teknologia berriak erabiliz:
              -Komunikazio gaitasuna lortzea baliabide eta hizkuntz ezberdinez baliatuz.
    -Autonomia pertsonala eta pentsamendu kritikoa garatzea, ikasle bakoitzak bizi den gizartean erabaki egokiak har ditzan.
BI helburu lortu: teknologia berriak dakartzaten baloreen inguruan posizionatzea; eta uneoro aldatzen dagoen mundu batean egokitu diren pertsona ekintzaileak, sortzaileak eta egokitzaileak hezitzea.
Betebehar bat alfabetizazio teknologiko orokorra lortzea da
Irakasleek bi jarrera kontrajarri hartzen ari dira: teknologia berriak onartzen duena eta hauek kritikatzen duena.
Betidanik informazioa inteligentziarekin lotuta izan da.
Informazioa eskuratzeak ez du bermatzen ondoren horren prozesapena egingo denik
Jasotako informazioa ezagutza bihurtzeko, zenbait estrategien garapena gertatu behar da.
            • Jarrera honek soilik ahalbideratuko du informazioaren gizartetik ateratzea
ezagutzaren gizartean sartzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina