2014(e)ko abendua 19, ostirala

AMAIERAKO SARRERA

Lehenengo egunean, IKT hitzaren esanahaia zein zen ez nekien, baina bai teknologiarekin erlazionatuta zegoela zerbait banekien. Jarraian, askorik jakin gabe bloga sortu behar izan nuen. Hasieran oso zaila egiten zitzaidan eta sarrera oso sinpleak egiten nituen, adibidez aurkezpenaren sarreran egindakoa. Hala ere, pixkanaka bloga manejatzen ikasi nuen, bideoak sartuz eta guztiz.

    Bloga gehiago menperatuta neukanean, taldean google sites-ari ekin genion. Bertan, teoria saioetan egin beharreko zenbait lan sartu ditugu. Horrez gain, praktika saioetan egindako teknografiak eskura utzi genituen. Baina teknografiaren gaia ondoren azalduko dizuet. 


Sitesaz gain, irakasleak linkak igotzeko zenbait web orrien artean aukeratzeko esan zigun. Guk Scoop it-a egitea erabaki genuen, erabiltzeko askoz errazagoa iruditzen zitzaigulako.

Berriro teknografiaren gairi lotuz, esan beharra dago bloga bezala buru hauste handia sorrarazi didala hau egitea. Hasteko, ez nekien zer zen teknografia bat. Ondoren, ez nekien zer egin nezakeen nire irakasle identitatea adierazteko. Azkenik, ez nekien nola muntatu bideoa, ez nuelako inoiz ere ez Movie Maker erabili. Hala ere, esfortzu eta lan handia egin ostean, bideoa egitea lortu nuen.

Aurretik aipatutako lan hauek egin ditudan bitartean, blogean gure gustoko eta egunerokotasunean interesgarriak iruditu zitzaizkidan gaiak argitaratzen ibili naiz, Euskararen eguneko sarrera adibidez.

Amaitzeko eta lana borobiltzeko, hausnarketan aipatu nuen bezala, nire ustez, irakasgai honetan garapen positibo bat jasan dudala esan dezaket, hasieran ez nekielako ia ezer teknologietaz, ezta blogetaz... baina azkenean, ikusitako baliabide guztiak gutxi garabera kontrolatzen ikasi dut eta ondorioz, gustatuko litzaidake etorkizun batean irakasle moduan lan egiterakoan, teknologiak klaseetan sartzea.

AGUR ETA HURRENGORA ARTE!!

2014(e)ko abendua 18, osteguna

2014ko abenduaren 18ko saio praktikoa:

Hasteko, falta ziren dokumentatzaileen bi taldeak haien saio praktikoa aurkeztu digute. Lehenengoak Hot Potatoes programaren bidez egindako bi ariketa planteatu dizkigute. Ariketetan IKTri buruzko kontzeptu/hitzei buruz galderak egiten ziren, kruzigrama eta hutsuneak betetzeko jardueren bidez. Interesgarria izan da, saio dinamikoa egitea lortu dutelako.

Bigarren taldeak Whatsapparen bidez ariketa bat egitea proposatu dute, horrela klasekideen artean baliabide ezberdinak erabiliz komunikatu gaitezen. Jarduera hau originala izan da eta umeekin klasean  egitea interesgarria izan litzateke.

2014eko abenduaren 18ko saio teorikoa:

Gaurko klasea, azkena izanda, irakasleak aurkezpen bat egin du non irakasleak IKTak klasean sartzeko zailtasunak adierazten ziren. Horrez gain, bideo bat ere jarri digu gai berdinaren inguruan. Zailtasun horietaz gain, arazoaren zenbait konponbide ere azaltzen ziren.

Gai hau irakasleen kezka izanik, interesgarria iruditu zait nahiz eta pixkat astuna izan den, luzeegia izan delako.

2014(e)ko abendua 17, asteazkena

AUTOEBALUAZIOA

Nire egoera irakasgai honetan aldaketa handia jasan du hasieratik amaieraino. Kurtso hasieran, Bloga egin behar genuela jakitean izugarri beldurtu nintzen, ez nuelako inoiz bat egin eta ez nuen ezta intentsiorik. Beldur hori handitu egin zen Bloga sortzean eta haren funtzionamendua ez nuenean ulertzen. Hala ere, pixkanaka pixkanaka trasteatzen joan nintzen Blogaren ezaugarri ezberdina ezagutuz eta manejatuz. Azkenean, nire ustez lan dezentea lortu dut eta interesgarria iruditu zait, bertan klasean egindakoaren jarraipena egin daitekeelako modu ezberdin batean.

Horrez gain, niri eta nire taldeari teknografia egitea egokitu zitzaigun, beldurtu ninduen beste ariketa bat izan zena. Hasieran, taldekide batek ere ez genekien zer zen teknografia bat baina Interneten bilatu ostean kontzeptua ulertzen amaitu genuen. Hala ere, oraindik bideoa egitea falta zitzaigun, niretzat ere berria zena. Beraz, Movie Maker programan trasteatzen egon behar izan nintzen ere, nire lana aurrera eraman ahal izateko. Azkenean, nire bideoa egitea lortu nuen eta nire aburuz, nahiko polita geratu da eta adierazi nahi dudana argi eta garbi ikus daiteke.

Guzti honen ostean, esan dezaket irakasgai honekin asko ikasi dudala, hasieran ez neukalako interesarik teknologietan eta gainera nahiko traketsa nintzelako, baina lauhilabetearen amaieran ikus daiteke nola kontzeptu eta baliabide teknologiko berriak ikasi ditudan.

2014(e)ko abendua 13, larunbata

Pasaden egunean bideo hau aurkitu nuen eta zuekin konpartitu nahi izan dut. Bertan ikusten da nola helduek nesken irudi txarra dutela nahiz eta nahigabe izan, eta egoera horren aurrean, neska gazteak erakusten diete neska izatea ez dagoela lotuta ahultasunarekin. Disfrutatu ezazue!

2014(e)ko abendua 12, ostirala

Nire teknografia: irakasle baten identitatea eraikitzen

Hor duzue nik egindako teknografia. Espero dut zuen gustokoa izatea!


2014ko abenduaren 12ko saio praktikoa:

Aurreko egunean gure teknografiak aurkezteko denborarik izan ez genuenez, gaur erakutsi behar izan dugu. Ondoren, bideo guztietan komunean dauden kontzeptuak eta desberdintasunak adierazi ditugu Powerpoint baten laguntzaz, Slide Share-n igo duguna. Horrez gain, ISSU-n igo dugu taldekide guztiek egindako hausnarketak:
                   
                 




                         
Aurkezpenaren ostean, gure sitesa gainetik erakutsiko dugu, klasekideek ikusi dezaten.

Gure atzetik, falta ziren bi dokumentatzaile taldek haien saio praktikoa egin dute. Lehenengoak hezkuntzan erabilgarriak izan daitezkeen baliabide eta programa ugari azaldu dizkigute. Gai hau oso interesgarria irudit zait, baliabide asko berriak zirelako niretzat eta haietaz jakitea ez datorrelako txarto. Bigarren taldeak, aldiz, klasekideok haien sitesean orrialde bat sortzea eta galdera batzuk erantzuntea eskatu digute, horrela gure iritzia eman dezagun sites bat eratzearen inguruan eta sitesa nola erabili ikasteko.

2014(e)ko abendua 11, osteguna

2014ko abenduaren 11ko saio praktikoa:


Saio praktikoan dokumentatzaileen talde batek haien prozesuaren aurkezpena egin dute eta atseginagoa egiteko entzuleei galderak egin gaituzte. Ondoren, beste talde batek praktikan egindako sitesa eta bertan egindako lanak aurkeztu dizkigute.

Ondoren, gimnasiora jaitsi gara hurrengo taldeak haiek sortutako teknografiak erakutsi behar zituztelako eta bertan gusturago egongo ginelako. Asko gustatu zaizkit hauen bideoak haien artean oso desberdinak direlako eta horrez gain nik ere teknografia bat egin izan behar dudanez, badakit zelako lana dagoen bideoaren atzean,

Gure taldeari ere gure teknografien aurkezpena egitea egokitzen zitzaigun baina denbora falta dela eta ezin izan dugu egin eta beraz, bihar lehenengoak egiten izango gara.

2014ko abenduaren 11ko klase teorikoa:

Gaurko klase teorikoan Dokumentatzaileak haien lana aurkeztu dizkigute, Bakoitzari 4-5 talde behatzea eta haien lanak sites batean bateratzea egokitu zaie. Horrez gain, dokumentatzaile talde bakoitzak beste gai bat landu behar izan du, teknologia eta hezkuntzarekin lotutako gaiak, hain zuzen ere. Haien aurkezpena egiteko beren sites-a erakutsiko dute, haren egitura azalduz. Azkenik, dokumentzaile lanarekin izandako esperientziari buruzko hausnarketa egin dute.

Nire ustez, dokumentatzaileek lan handia egin dute, ez delako erraza 4-5 taldeen lan guztiak bateratzea eta horien ingurko hausnarketa egitea. Hala ere, ardura polita iruditu zait, jakin dakidalako prozesuan zehar asko ikasi dutela. Horrez gain, haien lana oso erabilgarria dela uste dut, horrela ikaskide guztiek egindako lanak ez direlako galduko eta gainera, hurrengo urterako ikasleentzat eredutzat balioko duelako.

2014(e)ko abendua 6, larunbata

Ondoren Interneten trasteatzen aurkitu izandako bideo oso interesgarria aurkezten dizuet. Bertan, jende multzo bati galdetzen diote ea bere gorputzez zer aldatuko luketen eta umeen erantzunak adierazgarrienak dira. Benetan polita dela!

       

2014(e)ko abendua 3, asteazkena

EUSKARAREN EGUNA!

GAUR EUSKALDUN GUZTIEN EGUNA DA, GAUR GURE HIZKUNTZAREN EGUNA DA, GAUR EUSKARAREN EGUNA DA!

HIZKUNTZ BEREZI HAU DUGULAKO BABESTU ETA DEFENDATU BEHAR DUGU ETA EZ AHAZTU: HIZKUNTZ BAT EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEZ IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK ERABILTZEN EZ DUTELAKO BAIZIK!