2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata

AURASMA eta LAYAR

Arratsalde on!

Aurreko sarreran esan nizuet moduan, honetan Aurasma eta Layar aplikazioei buruz hitz egingo dizuet. Bi hauek Errealitate Areagotutako ariketak egiteko balio dute, normalean helburu pedagogiko edo publizitarioak dituzten ariketak. Nik sortutako bi ariketak gehienbat lehenengo motako helburua jarraitzen du.

Alde batetik, Aurasma aplikazioaren bidez sortutako ariketan, Txanogorritxo ipuinean oinarritzen da. Bertan, hasierako irudia Txanogorritxorena da (parrafo honen ostean aurkitzen den irudia, alegia) eta Aurasma mugikor aplikazioaren (Android edo IOS) bidez irudia eskaneatzerakoan, pertsonai honen ipuina kontatzen duen bideoa agertzen da.

Bestetik, Layar aplikazioan Bilbo hiria ezagutzeko gonbidapena egiten dut. Horretarako, hasierako irudia (ondoren ikusi daitekeena) Bilbo hiriko paronamikoa da, baina mugikorreko Layar aplikazioan (Android edo IOS) eskaneatuz gero, Bilboren inguruko hainbat baliabide digital aurki daitezke: Bilbonet web orrirako esteka, Youtuben Bilboren inguruko bideoa ikusteko esteka eta azkenik, hiriko hainbat argazki dituen bilduma.
Amaitzeko, bi programa hauekin izandako esperientzia adierazi nahi dizuet. Lehenik eta behin, ariketa hauen alde positiboei dagokionez, aipatu behar dut Lehen Hezkuntzako ikasleekin egiteko jarduera oso interesgarriak direla, haien egitura direla eta nahiko erakargarriak direlako eta ariketa sinple batek, errealitate areagotuaren bidez egitean motibagarriak gerta daitezke. Hala ere, alde negatiboei erreparatuz, esan beharra dut hauek sortzea zaila iruditu zaidala hainbat arrazoiengatik:
- Programak ingelez egotean, zenbait jarraibide ez nituen ondo ulertu.
- Ariketan sartu behar ziren irudiak tamaina minimo bat behar zutenez, hauek aurkitzeko zailtasunak.
- Jarduera sortzean eta eskaneatzean ez zen agertzen egindakoa.

Zailtasun hauek alde batera utziz, espero dut bi ariketa hauetaz disfrutatzea eta zuek ere horien antzeko zerbait egitera animatzea!

Ongi izan eta hurrengora arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina