2016(e)ko azaroa 24, osteguna

Bigarren mintegia

Arratsalde on!
Imagen relacionada
Gaurko sarreran gaur bertan izandako mintegiari buruz hitz egin nahi nizuen. Bertan, aipuak eta bibliografia egokia egiteko jarraibideak aztertu ditugu, aurreko mintegiaren gaiari jarraituz. Horretarako, APA (American Psychological Association) web orri ofizialean agertzen den gida erabili dugu. Pertsonalki nahiko mintegi interesgarria iruditu zait, Gradu Amaierako Lanari begira jakin beharreko kontzeptuak direlako eta oraindik, karrerako 4. mailan egonda, ez ditut aipuak osotasunean ondo egiten. Horrez gain, aipatzeko da irakasleak emandako gomendio bat ere oso interesgarria iruditu zaidala: zenbait link oso luzeak direnean, Google-k hauek laburtzeko aukera ematen duela Bitsy izeneko aplikazioaren bidez. Nik frogatu egin dut eta benetan oso erabilgarria den aplikazioa dela!
Espero dut zuentzat ere erabilgarria izatea eta hurrengora arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina