2016(e)ko azaroa 28, astelehena

Lehen Hezkuntzarako baliabide digitalak

Arratsalde on!

Gaurko sarreran hezkuntzarako erabilgarriak diren zenbait baliabideei buruz hitz egin nahi dizuet. Dakizuen moduan, Magisteritza ikasten ari naiz eta zenbaitetan unibertsitateko irakasgaietan umeekin erabiltzeko haibat baliabide digital aztertzen ditugu.

Resultado de imagen de scratch
Alde batetik, matematika irakasgaiarako baliabide bat dugu: Scratch. Web orri hau programazioa lantzeko erabiltzen da, gaur egun eskoletan gero eta gehiago ikasten den gaia dena. Honen erabilera nahiko erraza da umeentzat pentsatuta baitago eta honen bitartez jolasak eta ipuinak sor daitezke.


Beste alde batetik, gizarte zientzien irakasgaiarako baliabideak aurkeztuko dizkizuet. Hauen artean ugari ikasi ditugun arren, nik horietako 6 azalduko ditut.


  • Timeline: denbora lerro interaktiboak sortzeko online aplikazioa
  • Online.Seterra: mapa interektiboetan oinarritutako geografia jolasak
  • Story Jumper: haurrentzako ipuinak sortzeko eta publikatzeko aplikazioa
  • PuzzlesJunior: puzleak sortzeko web orria
  • Google Earth: erliebea, eraikinak, herrialdeak... 3D moduan aztertzeko aplikazioa.

Ongi izan eta hurrengora arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina