2016(e)ko azaroa 30, asteazkena

Posterrak egiteko baliabideak

Egun on!

Sarrera honetan gaurk klasetik ateratako kontzeptu interesgarrienak aurkeztu nahi dizkizuet. Nahiz eta irakasleak hainbat gauza azaldu, nire interesekoa izan da poster eta kartel digitalak egiteko herramientak, hain zuzen ere, Piktochart baliabidea. Horren bidez, edozein gaietako infografiak (helburutzat zerbait azaltzea edo laburtzea duten testu edo diagramen errepresentazio bisualak) sor daitezeke. Horretarako, irakasleak azaldutako hainbat irizpide kontuan hartu behar dira, sortutako lana irakurgarria eta deigarria aldi berean izateko. Azalpenaren puntu hau nire arreta deitu du, askotan lan edo aurkezpen bat dotore egiteko asmoarekin gehiegi betetzen ditugulako edo bertan agertuko diren koloreak txarto aukeratzen ditugu, irakurtzeko zailak eginez. Hori dela eta, garrantzitsua iruditu zait link honetan agertzen diren aholkuak kontuan hartzea.

Hala ere, infografiak sortzeko baliabideekin jarraituz, aipatu nahiko nuke nik poster eta kartel digitalak egiteko beste tresna bat erabiltzen dudala: Canva. Posterrak egiteko Glogster.edu ere erabili daieteke baina perstonalki ez dut gehiegi erabiltzen ez naizelako argitzen haren funtzionamenduarekin, Berriz, Canva-eren web orria nahiko erraza da eta bertan, aurki daiteke eta bertan, infografian txertatzeko hainbat atzealde, letra mota, plantilla, irudi eta elementu agertzen dira. Egia da hauetako politenak ordaintzekoak direla baina horien erabilera egin daiteke amaierara arte non gordetzeko momentuan ordaintzeko eskatzen dizuen. Momentu horretan, nik egiten nuena "Imprimir pantalla" zen, ondoren irudia bertatik gordetzeko. 

Canva-ren bitartez, aurretik esan dudan bezala, infografiak edo kartelak egitea oso erraza da eta horren adibide dira "Lenguas e InnovaciĆ³n en la escuela" irakasgaian nire taldearekin egin behar izan ditudan bi posterrak, bat azaroren 28an egin genuen Linguanova izeneko kongresu baterako eta beste bat, bi aste barru (abenduaren 16an) egingo den App-feria baterako. Azken honetarako aprobetxatzen dut joateko gonbidapena egiteko, bertan magisteritza eta ingenieritza ikasleek batera hezkuntzarako sortutako hainbat aplikazio ezberdin aurkeztuko direlako. Jarraian aurkezten dizkizuet aipatutako bi kartelak:

Espero dut gustokoak izatea; ondo izan eta hurrengora arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina