2016(e)ko abendua 6, asteartea

Austismoa eta IKT

Egun on! 

Oraingo honetan autismoarekin lotura duen sarrera bat egin nahi izan dut. Gradu Amaierako Lanerako hautatutako gaia izanda, hau aurrera eramateko informazio bila nengoela ikasle autistekin IKTak nola lantzeko web orri bat aurkitu nuen eta horren berri eman nahi nizuen. 

Askok jakingo duzuen moduan, autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Horren ondorioz, ume hauek arazo larriak izaten dituzte hezkuntza alorrean eta horri aurre egiteko, IKTekin lotutako hainbat proposapen aurki daitezke. Gehienak ikasle autisten arreta deitzeko eta rutina mantentzeko egiten diren moldaketak dira, normalean autistek ez dituztelako arazo kognitiborik izaten eta beraz ez direlako edukien aldetik aldaketarik egin behar. Hori dela eta, hau da aurkitutako proposamen digital bat, Confederación Autismo España egindakoak eta gida interaktibo moduan aurkeztuta. 

Bertan, proposatzen diren baliabideak arbela digital interaktiboa, horretarako zein ordenagailurako programak eta aplikazioak, piktogramak, Zac Picto, Azahar eta material egokituak dira beste batzuen artean.

Arbela digital interaktiboa

Resultado de imagen de pizarra digital interactivaMota honetako arbelak normalean ordenagailu batean doaz konektatutak eta oso eraginkorrak izaten dira irakaskuntzan arazoak izaten dituzten ikasle horientzat honako abantaika direla eta:


  • Edukien aurkezpena tamaina handiagoan eta publiko kolektibo batentzat, deigarriagoa egiten duenak.
  • Edukietan murgilketa handiagoa.
  • Irakaskuntza erakargarriagoa egiten duten programen eta aplikazioen erabilera.


Arbela digitalerako eta ordenagailurako programak eta aplikazioak
Autismoa duten ikasleen gaitasunak bultzatzen dituzten hainbat aplikazio interaktibo existitzen dira.  Hauek eragiten duten garapena ez da soilik hezkuntzan zentratzen, gaitasun sozial eta autonomia pertsonala ere garatzen baita.
Hainbat aplikazio daudenez, ondoren bertatik interesgarrienak iruditu zaidanak aurkeztuko dizkizuet:

  • Piktogramak
Resultado de imagen de pictogramas autismo
Piktogramak betidanik izan dira baliabide pedagogiko eraginkorrenak autismoa duten ikasleen ikaskuntzarako. Aplikazio honek baliabide tradizional honen oinarria hartzen du informatikak ahalbideratzen dituen aukerak erabiliz. Horien bidez, ikasle autistek errazago barneratzen dituzte oinarrizko kontzeptu edo edukiak.




    Resultado de imagen de zac picto autismo
  • Zac Picto
Multimedia bilduma hau autismoa duten ikaslentzat bereziki sortuta dago, bai etxean zein eskolan edo zentru espezializatuetan erabiltzeko pentsatuta. Honen oinarria piktogramak dira ere baina honen helburua oinarrizko kontzeptuak izan ordez, ekintza edo jardueren segimendua egiteko balio du.

Resultado de imagen de azahar autismo
  • Azahar
Azahar 10 aplikazio ezberdinen bilduma da, non helburua umeen gaitasun komunikatiboa eta soziala garatzen laguntzea eta ekintzen antolakuntzarako gaitasuna garatzean datza, umeek aisialdiko jardueretaz disfrutatu dezaten.





  • Material egokituak
Beste baliabide oso baliagarriak ordenagailuetarako arratoia edo teklatu egokituak dira. Hauetan egiten diren moldaketak oso txikiak izaten dira. Esate baterako, arratoiari bola bat edo joystick bat eranstea edo teklatuen teklak handitzea, aldi berean teklen kopurua murriztuz eta kolorez margoztuz, haien erabilera errazteko asmoz.
Resultado de imagen de raton y teclado autismoResultado de imagen de raton y teclado autismo

Espero dut gai honetaz zerbait berri ikastea eta hurrengo sarrera arte! Ongi izan!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina