2016(e)ko iraila 27, asteartea

CINTE 16

Kaixo berriro!

Gaur hurrengo astean Bilboko Irakasle Eskolan egongo den CINTE 16 kongresua aurkeztu nahi dizuet. Bertan, bere izenak esaten duen bezala, "Teknologia Berriak eta Hezkuntza Joerak Nazioarteko Kongresua", gaian adituak diren zenbait hizlarik teknologia berriak eta horien ideien buruz hitzaldiak emango dituzte.

Kongresu honek urriak 4,5 eta 6 egunetan izango da baina guk, 4. mailako Berrikuntza minorreko ikasleak, bakarrik lehenengo bi egunetan joateko aukera izango dugu, eskolako ordutegia dela eta. Hala ere, gonbitzatzen zaituzte bertara hurbiltzeko eta kongresuaz disfrutatzeko!

Horretarako, jarraian eskeintzen dizuet kongresuari buruzko bideo bat, horren inguruko ideia hartzeko eta CINTE16 kongresuak duen web ofiziala bertan informazio gehiago eskuratzeko eta joan nahi izatekoatan, izena emateko. 

         

2016(e)ko iraila 13, asteartea

LEHENENGO EGUNA!

Gaur, irailak 13, Irakaskuntza Digitalerako Egoera Pedagogiko Berriak irakasgaiko lehenengo saioa izan dugu. Orokorrean, lehenengo iritziak onak dirudite irakasgai honen inguruan baina gazteleraz esaten den bezala "Tiempo al tiempo"!

Espero dut irakasgai honen bidez, etorkizunerako irakasle moduan baliagarriak izan daitezkeen aplikazioak, web guneak eta IKT-tan oinarritutako metodologia interesgarriak ikastea, nire gaitasun teknologikoa garatuz doan heinean.
Resultado de imagen de horizon report

Klaseko lehenengo lan moduan, Blog hau betetzen joateaz gain, hezkuntzan eragina izango duten inguruko 5 txosten irakurri behar ditugu. Alde batetik,  Horizon Report izeneko 3 txosten, eta bestetik, EduTrens izeneko 2.

Jarraian aurkezten dizuet horien link-ak, interesatutak egonez gero buelta bat emateko.

NMC Horizon Report > 2016 Higher Education Edition
NMC Horizon Report > 2015 Higher Education Edition
NMC Horizon Report > 2014 Higher Education Edition

Resultado de imagen de tecnologico de monterreyRadar de InnovaciĆ³n Educativa de Preparatoria, 2016
Radar de InnovaciĆ³n Educativa, 2015

Ongi izan eta hurrengo egunera arte!