2016(e)ko urria 25, asteartea

MOOC 4. modulua: Galdetegia

Egun on!
Gaurko sarreran MOOC-ean egin behar izan dudan hurrengo moduluari buruz hitz egingo dizuet. Bertan, Ikasketa Ingurune Birtual (IIB edo EVA gazteleraz) aritu gara zenbait bideoen bidez. Ondoren, pasaden asteko moduluan bezala, galdetegi bat egin behar izan dugu, landutakoa barneratu dugun frogatzeko. Beraz, pasaden astean bezala, ezin dizuet eskuragarri MOOC-ean egindako galdetegia. Hori dela eta, moduluan landu beharreko bidoak aurkeztuko dizkizuet gai honen inguruan zerbait ikasteko gogoa izatekotan.
Ongi izan eta hurrengora arte!

2016(e)ko urria 18, asteartea

MOOC 3. modulua: Galdetegia

Arratsalde on!

Oraingo honetan MOOC-eko ariketa berri batez hitz egin nahi dizuet. Bertan, PLE-ari buruzko bideo batzuk aztertu ostean, gaiaren inguruko galdetegi bat bete behar genuen, 10 galderaz osatua. Pena da ezin dudala zuekin konpartitu, plataforma bertan egin behar izan dugulako eta beraz, kurtsoaren parte izan gabe ezin duzuelako ikusi, baina ahal dudala zuekin konpartitu PLE gaiaren inguruko bideoak, interesik izatekotan.
Ongi izan eta hurrengora arte!


Egin beharreko lana

Egun on!


Resultado de imagen de digcomp
Sarrera honetan gaurko saioan irakasleak agindutako lana aurkeztu nahi dizuet. Gaitasun digitalen garapena Europan nolakoa izan den aztertzeko eta gaiarekin lehenengo kontaktua izateko, bi dokumentu irakurri behar ditugu hurrengo asteko klaserako. 

Jarraian zuekin partekatzen ditut, interesik izatekotan irakurri ahal izateko (abisatzen dut ingelesez soilik daudela).



Ondo izan eta hurrengo egunera arte!

2016(e)ko urria 17, astelehena

MOOC 2. Modulua: P2P Jarduera: MOOC kurtsoen bilaketa eta analisia

Kaixo berriro!

Ondoren, MOOC-ean egin behar izan dugun bigarren ariketa aurkeztuko dizuet. Bertan, lehenengo eta behin zenbait bideo ikusi behar izan ditugu MOOC plataformei buruz. Ondoren eskuragarri uzten dizkizuet bideo horiek hurrengo esteketan, interesik izatekotan begirada emateko.


Bideoak aztertu ostean, MOOC-eko hiru plataforma eta hiru kurtso ezberdin bilatu behar genituen, hauen mota eta ezaugarriak aztertzeko gero.

Hau da nik sortutako ariketa eta espero dut zuen gustukoa izatea!

Ondo izan eta hurrengora arte!

2016(e)ko urria 14, ostirala

MOOC 1. modulua: P2P Jarduera: Aktibitate didaktiko berritzaileen diseinua

Arratsalde on lagunak!

Gaur MOOC-ean egin behar izan dudan lehenengo ariketa aurkeztu nahi dizuet. Honetan, Bloom Taxonomia eta Pedagogiaren Gurpila kontuan izanda, ikasleentzako jarduera berritzaile bat sortu behar nuen. 

Horretarako, MOOC-eko lehenengo moduluan eskaintzen ziren bideoak ikusi behar ziren, teoria ulertu barik ezinezkoa zelako jarduera berritzailerik sortzea. Hori dela eta, hurrengo bideoak ikusi behar izan nituen eta esteka hauetan eskuragarri uzten dizkizuet ikusi nahi izatekotan:

Nik zinemaren gaia oinarritzat hartu egin dut nire jardueraren planteamendua, bertan hainbat helburu, ekintza eta tresnak erabiliz.

Jarraian zuekin partekatzen dut eta espero dut zuen gustokoa izatea!




Ongi izan eta hurrengora arte!

2016(e)ko urria 13, osteguna

Lehenengo Mintegia

Arratsalde on berriro!

Sarrera honetan gaur izandako mintegiari buruz hitz egin nahi dizuet. Bertan, bibliografia bilatzeko baliabideak aztertu ditugu, Gradu Amaierako Lanari begira beharrezkoa egingo zaigun informazioa baita.

Hauek izan dira aztertutako bibliografiarako tresnak:
Resultado de imagen de journal citation reports

- SPI
- ERIC

Ongi izan eta hurrengora arte!

2016(e)ko urria 5, asteazkena

CINTE 16 Kongresua

Arratsalde on!

Sarrera honetan atzo (urriak 4) eta gaur izandako kongresuari buruz hitz egin nahi dizuet, CINTE16 izenekoa. Aurreko sarreran esan nuen bezala , kongresu honetan hezkuntzarako teknologia berriak eta horien ideiak aurkeztu dituzte beste unibertsitateko hainbat adituek. 


Resultado de imagen de cinte 16
Egia esanda, orokorrean nahiko interesgarriak izan dira hitzaldi guztiek, zenbait gauza ezagunak izan arren, beste hainbat nire arreta deitu baitu. Adibidez, nahiko harrigarria iruditu zitzaidan Xabier Basogain, Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) irakasleak egindako hitzaldia eta aurkeztutako proposamena Lehen Hezkuntzako klase matematikoetarako: Scratch.

Hala ere, ezin naizenez hitzaldi guztietan luzatu bakoitzak izandako sakontasuna dela eta, gonbidatzen dizuet CINTE16 web ofizialen aurkitzen diren bideoak ikusteko, bertan entzun ditzakezuelako hitzaldi bakoitzak zeuek.


2016(e)ko urria 4, asteartea

MOOC hasiera!

Arratsalde on!

Resultado de imagen de miriadax

Gaur idazten dizuet kontatzeko gaur MOOC kurtso bat hasiko dugula Irakaskuntza Digitalerako Egoera Pedagogiko Berriak irakasgaian. Kurtsoa "Nuevos escenarios de aprendizaje digital (2.ª edición)" izena du eta bertan teknologiari esker hezkuntza irekitako aukerak aurkeztuko dira. Aipatzekoa da ere kurtso hau online egiten dela MiriadaX izeneko plataforma batean bost astetan zehar, guztira 25 ordu erabiliz. Horretarako, astero zenbait jarduera egin behar izango dira irakasleek igotako azalpen bideoak oinarritzat hartuz.
Astero jarduera horien berri emango dizuet eta ahal izatekotan jarduerak berak ona igoko ditut zuen eskura egoteko.


Ondo izan eta hurrengo egunera arte!